Otsailaren 4ra arte batuko dute janaria Aulestin, Saharara bidaltzeko
Beste urte batez, Sahara herrialdera bideratzeko janari bilketa jarri du martxan Aulestiko Udalak. Urtarrilaren 20an abiarazi zuen egitasmoa, eta otsailaren 4a izango dute herritarrek janariak eramateko azken eguna.
Indabak, garbantzuak, dilistak, azukrea, arroza eta konpresak eraman ahal izango dituzte boluntarioek herriko udaletxera, eskolara edota Josune zein Kantoko dendetara.