Mutrikuko Gazte Asanbladako kideek Gaztetxea biziberritu nahian jarraitzen dute, eta horren adibide, ekimenez betetako egitaraua prestatu dute otsailerako.
Hurrengo asteotan, besteak beste, honako ekimenez gozatu ahal izango da: Santa Eskea, film emanaldiak, dokumentalak, solasaldiak eta kontzertua. “Duela hiru hilabatete inguru hasi ginen Gaztetxea biziberritu nahian. Orduz geroztik, Gaztetxea txukundu, musika ekipo berria jarri eta herritarrontzat izango den espazioa geure beharretara egokitzen hasi gara. Abendua musikaz blaitu genuen Abendurockeko kartel oparoarekin; orain, era guztietako ekintzak antolatu ditugu otsailerako”
MUGAko kideak otsaileko egitaraua aurkezten, Zubiaga Plazan. Argazkia: MUGA
MUGAko kideek aurreratu dutenez, hurrengo hilabeteotan ere kultura, musika, artea, politika, feminismoa, kirola, festa zein bestelako adierazpenei lekua egingo dioten ekimenak eskainiko dituzte. “Asmo handiak, ilusioa eta eskura ditugun baliabideak erabilita, hilez hile geuk eta geuretzat antolatutako egitarau anitza eskaini nahi dugu”.
OTSAILEKO EGITARAUA:
- Otsailak 6. San eskea
- Otsailak 14. Gure kabuz ala hil bideo emanaldia eta egileekin solasaldia
- Otsailak 20. Kontzertua: Joseba Irazoki eta lagunak + Shurikatta (Sarrera: 5 euro)
- Otsailak 28. Zine emanaldia