Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Santa eskean aterako dira Lea-Artibai eta Mutrikuko bizilagunak

Olaia Zabalondo
Berriatua,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mutriku,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2016/02/02
Iristear da herriak kantez girotzen dituen egutegiko hitzordua: Santa Ageda eguna. Otsailaren 5ean ospatuko dute egun hori, baina bezperan aterako dira hainbat eta hainbat kalera euren doinuez alaitzen. Beste hainbatek, berriz, astebururako utziko dute zeregin hori. Asko leku jakin batean bilduko dira, gero, auzo eta kaleetara mugitzeko.
Mutrikun iaz Santa Eskean ateratako herritarrak, Goiko Plazan.

Mutrikun iaz Santa Eskean ateratako herritarrak, Goiko Plazan.

Herriko elkarte, talde, eragile zein norbanakoak izango dira, beste urte batez, herriari bizia emango diotenak. Ume, gazte zein nagusiak ibiliko dira herriko txoko ezberdinetatik makilari eutsita, eztarria berotzen. Baina horiez gain, Lea-Artibai eta Mutrikuko eskoletakoek ere erakutsiko dute abesteko grina, kalera irtenda. Berriatua
  • Otsailak 3: 09:00etan, herriko umeak kantuan aterako dira.
  • Otsailak 6: 10:00etan, baserriz baserri koplatan; 13:30ean, bazkaria Mendibarren frontoian; 15:00etan, kantuan hasi; 20:00etan, gaztetxoentzako txokolate jana zentralean; 21:00etan, Montxorra eta jaia; 01:00etan, edonor koplatan.
Ispaster
  • Otsailaren 4an, 17:00etan, plazan elkartuko dira, bertatik auzoetara kantari joateko.
Lekeitio
  • Otsailaren 4an, 18:30ean, Galarrenatik aterako da Preso eta iheslarien aldeko santa ageda; 19:00etan, Lekeitioko kanta taldea Zaletxuen lokalean bilduko da; 20:00etan irtengo dute abestera, Eskolapetik.
Berriatuko Santa Eskea, iaz.

Berriatuko Santa Eskea, iaz.

Markina-Xemein
  • Otsailaren 4an, 17:00etan, San Roke aurrean abestuko du Xemein Gazte Ahots Abesbatzak, eta gero alde zaharrean zehar ibiliko da; 18:00etan, elkartearen lokaletik irtenda herrian zehar ibiliko dira kantuan Markina-Xemeingo Guraso Elkartekoak; 18:30ean, San Roken hasiko da abesten Xemein Abesbatza.
Ondarroa (Garraxika)
  • Otsailak 3an, 19:00etan, Santa Ageda entsegua, Txokoan.
  • Otsailaren 4an, 10:40ean, entsegua, Txokoan; 11:00etan, Santa Ageda kantari, Txokotik hasita.
Ondarroa (Musika eskola)
  • Otsailaren 4an, 19:30ean, kalez kale kantari ibiliko dira Kantaiza abesbatzako kideak bertsolari eta Unanue Musika Eskolako trikitilarien laguntzagaz
Mutriku. Otsailaren 6an
  • Bertso eskolatik, hiru talde aterako dira: lehenengo taldea Imanol Lekunberri eta Iñigo Arrizabalaga koplariekin (goiz eta arratsalde kalean ariko dira); bigarren taldea Angel Mari Peñagarikano eta Laxaro Astigarra koplariekin (Olatz eta Ibiri bailaretan); hirugarren taldea Jexux Mari Irazu eta Orlando Arreitunandia koplariekin (Astigarrabia, Olabarrieta eta Laranga bailaretan).
  • Mijoa auzoko taldea: Iñaki Apalategi eta Xabi Astigarraga koplariekin (Goizean Galdua bailaran ariko dira, eta arratsaldean, Mijoan).
Ziortza-Bolibar
  • Otsailaren 6an, 15:00etan, plazan batuko dira kantatzeko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.