44 txirrindulariko taldea aurkeztu du Busturia TTk
Aurtengorako taldea aurkeztu zuen Busturia Txirrindulari Taldeak domekan. Ismael Bilbao presidentearen esanetan, 44 txirrindulari ariko dira aurten pedalei eragiten: 27 ume, hamar kadete eta zazpi gazte. 22.000 euroko aurrekontuagaz, helburuak zehaztu ...

Aurtengorako taldea aurkeztu zuen Busturia Txirrindulari Taldeak domekan. Ismael Bilbao presidentearen esanetan, 44 txirrindulari ariko dira aurten pedalei eragiten: 27 ume, hamar kadete eta zazpi gazte. 22.000 euroko aurrekontuagaz, helburuak zehaztu ditu Busturia TTk. «Umeen kasuan, kirola egitea, ondo pasatzea, lagunak egitea eta bizikletan ibiltzen ikastea dira helburuak. Kadeteetan eta gazteetan, erlojuz kontrako Bizkaiko Txapelketa irabazten saiatuko gara». Horrez gain, bi kategoria horietan lasterketa indibidualak irabazten ere jarriko dituzte indarrak. Bizkaiko itzulian «baten bat lehenengo hamarren artean» sailkatzea ere gurako luke taldeak.