Gaurko [otsailak 3] zegoen hitzordua jarrita, 20:00etan. Ordu horretan, herritar bakoitzak domekan
Cabaret Chihuahua antzerki musikala ikusteko
bina sarrera erosi ahal izan ditu. Salmenta zer edo zer goizako hasi dira egiten eta
sarrera guztiak agortu dira. HITZAk jakin ahal izan duenez, gainera,
astelehenekoak ere
“martxa onean” doaz saltzen. Gaur saldutako domekako sarrera bakoitza 10 euroan saldu da, izan ere, Ondarroako Udalak ikuskizunaren kostuaren erdia bere gain hartu du.
20:00ak aurretik, nahikoa jenda bildu da Beikozinin.
Beikozini, jende ilaragaz.
Ordua aurretik agertu dira herritarrak sarrerak erostera.