5. mailako hamazortzi ikaslek HITZAk Mutrikun daukan bulegoa bisitatu dute gaur [otsailak 3]. Ikastolan ere
argitalpen bat prestatzen ari dira eta ikasleek komunikabide baten
nola lan egiten den bertatik bertara
ezagutu ahal izan dute. Horrez gain, Nerea Bedialauneta Mutrikuko kazetariarekin ere hizketan aritu dira. Galdera asko eta asko egin dituzte ikasleek eta bisita “interesgarria” izan dela esan dute.
Goizeko Izarra ikastolako 5. mailako ikasleak, HITZAren bulegoa bisitatu eta gero.