Duela urte bat gertatu zen. Adituek iragarri egin bazuten ere, elurra kostalderaino ailegatu zen 2015eko otsailaren 4an.
Paisaia politak izan ziren elurrez betetako inguruak askorentzat, baina ez hain atseginak beste batzuentzat. Ederrago edo itsusiago, azken urteetan ahaztuta zegoen itxura hartu zuten Lea-Artibaik eta Mutrikuk. Zelaiek, parkeek, zuhaitzek, errepideek, teilatuek, etxeek, lantegiek, ibilgailuek… berezko kolorea galdu zuten, eta horien ordez, zuriz jantzita esnatu ziren.
Halaber, auzoetarako errepideak, EreƱotik Lekeitiorakoa eta beste hainbat ere, ibilgailuentzat itxita mantendu zituzten. Berriatuan, bestalde, Milloi auzoan ibiltzeko gurpiletako kateak beharrezkoak izan zituzten gidariek.
Ondarroa eta Mutriku arteko errepidean ere, hainbat auto harrapatuta geratu ziren, une batez izan bazen ere.
Inguruko hainbat bidetan, gainera, eroritako zuhaitzek traba handia egiten zuten, Munitibarren, esaterako.
Toki horietan zein gainontzekoetan, udaletxeko beharginak lan handia egiten aritu ziren, errepideko oztopoak saihestu asmoz.
Errepidean ez ezik, etxeetan ere nabari izan zituzten herritarrek eguraldi kaxkarraren ondorioak; Lea-Artibaiko hainbat herritan, esaterako, argindar barik geratu ziren eguneko zenbait unetan.
Mutrikun, auto batek istripua izan zuen goiko biribilgunearen parean.
Markina-Xemeinen ere izan zituzten errepideetan arazoak. Urberuaga inguruan, kamioi bat errepidean gurutzatuta geratu zen.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.