Otsailaren 10ean, 19:00etan, portua mintzagai izango duen bilera irekia egingo du Mutrikuko
EH Bilduk, Zabiel kultur etxean. Koalizioko kideek aurreratu dutenez, portuaren inguruan egin beharreko herri galdeketaren inguruan luze aritzeko aukera egongo da. “Ikuspuntu historikoa eta aurrera begirakoak landuko dira. Herritarren eta portuko erabiltzaileen aldetik proposamenak eta ikuspuntuak jasotze da batzarraren helburu nagusia”.
Era berean,
Mutrikuko Udalak
Eusko Jaurlaritzako Portu zuzendaritzarekin egindako bileraren berri ere emango da, “egoeraren berri jakinarazteko eta harturiko konpromisoen inguruan proposamenak bideratzeko”.