Batelen ligako bigarren estropada lehiatu dute Ondarruk eta Isuntzak
Ez zen giro izan zapatuan Sestaoko uretan. Batelen ligan bigarren estropada zuten jokoan Bizkaiko arraun talde ezberdinek, eta, haizearen ondorioz, haurrek ez zuten parterik hartu. Hala, kadeteetan hasita lehiatu zuten egun horretako estropada. Bizkaiko beste hainbat arraun taldegaz batera, Ondarroa eta Lekeitiokoak ere jardun ziren lehian.
Beren onena emateko atera ziren herri bi horietako taldeak, eta beraiena zena defendatu zuten. Ondarruk, esaterako, bosgarren eta seigarren sailkatzea lortu zuen emakumezkoen gazte eta nagusien mailan, eta Isuntzak onenen artean egotea lortu zuen gizonezkoen nagusien mailan, hirugarren postua bereganatuta.
Sailkapena
Kadeteak. Gizonezkoak.
15. postua. Ondarru B. 08:47,86.
17. postua. Ondarru C. 09:07,83.
18. postua. Isuntza. 09:28,47.
Gazteak/Nagusiak. Emakumezkoak
5. postua. Ondarru. 11:00,58.
6. postua. Ondarru Mx. 11:02,22.
Gazteak. Gizonezkoak.
17. postua. Ondarru. 10:50,02.