Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kopla zahar, musika eta makila hotsak entzun dira asteburuan Lea-Artibain eta Mutrikun

Amoroto,Berriatua,Mutriku,Ziortza-Bolibar
2016/02/08
Santa Ageda bezpera hilaren 4an izan bazen ere, ohitura zaharrari eutsiz,asteburuan ere irten dira koplariak Santa Ageda abestera. Bertsolari eta musikariekin lagunduta aterik ate eta baserriz baserri ibili dira kantuan.
Berriatuarrak santa eskean. Argazkia: Berriatuko Udala

Berriatuarrak santa eskean. Argazkia: Berriatuko Udala

Goikolau elkarteak antolatuta irten zuten Santa Eskean, zapatuan, Berriatuan. 10:00etatik 13:00etara, talde bitan banatuta, 25 bat lagun Milloi auzoan barrena koplak abesten ibili ziren etxerik etxe. Iñigo eta Joseba Goienola, Imanol Aldazabal, Julen Soraluze eta Jose Luis Basterretxea Altzalei bertsolariek, trikitilariak eta pandero joleak lagunduta ibili ziren giroa alaitzen. Arratsaldean, bidelagun gehiagogaz, herrigunean aritu ziren eskean. Auzorik auzo Zapatu osoan egin zuten kantuan Amorotoko Arta Nagusi Dantza Taldeko ume, nagusi eta gurasoek ere, akordeoijole, biolin-jotzaile eta trikitilariek lagunduta. 65 lagun inguru batu ziren goizean Elexalde auzoa kopla eta doinuz girotzeko. Bazkalorduan tarte bat eginda, berriz ere ekin zioten kantuari beste auzoak ere alaitzeko asmoz. Urrutia eta Odiagan ibilita, Oletan amaitu zuten kantaldia dantza taldeko nagusiek. «Nekatuta, baina gustora» geratu ziren. Bildutako dirua, dantza taldearen gastuetarako erabiliko dute.
Amorotoko Arta Nagusi Dantza Taldeko ume, nagusi eta gurasoak Elexalde auzoan abestu zuten zapatu goizean. Argazkia: Arta Nagusi Dantza Taldea

Amorotoko Arta Nagusi Dantza Taldeko ume, nagusi eta gurasoak Elexalde auzoan abestu zuten zapatu goizean. Argazkia: Arta Nagusi Dantza Taldea

Lau talde aritu dira kantuan Mutrikun aurten, eta batu duten diru guztia Kalaputxi aldizkariarentzako izango da. Imanol Lekunberri, Iñigo Arrizabalaga, Angel Mari Peñagarikano, Laxaro Astigarraga, Jexux Mari Irazu, Orlando Arreitunandia, Iñaki Apalategi eta Xabi Astigarraga aritu ziren koplari.
Santa Eskean, Mutrikun. Argazkia: Arantza Ugarte

Santa Eskean, Mutrikun. Argazkia: Arantza Ugarte

Ziortza-Bolibarren ere zapatuan irten ziren kalera.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.