Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Telleria eta Bastida nagusi, trinketeko laugarren jardunaldian

Lekeitio
2016/02/08
Telleria eta Bastida izan ziren domeka goizean jokatu zen Lekeitioko Trinketeko Eskupilota Txapelketako laugarren jardunaldiko protagonistak. Mallabiarra eta Debarra nagusi izan ziren laugarren jardunaldiko lehen partida bietan.
Moral, Laka, Jaunarena eta Foster joan den domekako partida aurretik. Argazkia: Julian Arrate

Moral, Laka, Jaunarena eta Foster joan den domekako partida aurretik. Argazkia: Julian Arrate

Beraza eta Etxaberriaren kontra jokatu zuten faboritoek, eta ez zuten hutsik egin. Telleriaren sake eta erremateei Bastidaren atzeko lana gehituta, elgoibartarrek ez zuten asko egiterik eduki. Lehenengotik hartu zuten Telleriak eta Bastidak abantaila markagailuan eta 10 tantuko aldeagaz irabazi zuten, 30 eta 20. Bigarren partidan Moral eta Laka izan zituzten aurkari. Lekeitiarra eta Mendexarra aurretik jarri ziren 0 eta 5, baina 16ko berdinketaren ostean, nekea nabaritu zuten Moralek eta Lakak, eta, beraz, aurtengo faboritoek aukera aprobetxatu zuten aurrera egiteko. Tanto borobil eta politak eskaini zituzten pilotariek. Emozioa azkenera arte Hirugarren partida bat ere jokatu zen domekan, eta partida horretan ere Moral eta Laka jarri ziren aurretik. Jaunarena eta Foster atzetik joan ziren 20. tantora arte, baina, orduan, Jaunarena bizkortu eta sakeaz baliatuz eskumako hormara pilota jaurti eta aurrea hartzea lortu zuten. 29. tantora ere ailegatu ziren Jaunarena eta Foster, eta bazirudien 3 tantoko aldeagaz partida egina zegoela. Baina, Moralek eta Lakak borrokan jarraitu zuten partida berdintzea lortu zutenera arte. Moralek txapara botatako azken pilotak eman zion azkenaurrekoetarako sailkapena Jaunarena nafarrari eta Foster lekeitiarrari. Datorren domekan, ligaxkako azken partidak jokatuko dira, eta momentuz, Telleria eta Bastida, Orbea eta Arrate eta Jaunarena eta Foster sailkatuta daude azkenaurreetarako. Lehia bizia espero da, beraz. DOMEKAKO PARTIDAK [otsailak 14] 10:00. Moral-Laka/Bastida-Etxebarria. 10:45. Moral-Laka/Orbea-Arrate.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.