Ondarroako Arrigorri ostatuaren
Orrigorri ekimen literarioak aurrera jarraitzen du, eta, domeka honetarako bigarren hitzordua jarri dute, lehenengoaren ordu eta toki berean: 11:30ean, Arrigorri ostatutako tabernan.
Bertaratutakoekin
Harkaitz Cano idazlea izango da,
Beti oporretan bere liburua aurkezten. Aurrekoa bezala, sarrera doakoa izango da, eta inguruko literatura zale guztiak gonbidatu dituzte ekimenean parte hartzera antolatzaileek.
Urtarrilaren 31n jarri zuten martxan ekimena, eta ekainaren 5era bitartean, euskal idazleen aurkezpenak jasotzen ariko dira, solasaldi formatuan. Izan ere, bi astetik behin, idazleen hizketaldiak jasoko ditu Arrigorri ostatuak.
Harkaitz Cano idazlea . Argazkia: www.harkaitzcano.com
Lehenengoa urtarrilaren 31n bertan egin zuten, eta Gotzon Barandiaran idazlea izan zen orduko gonbidatua. Liher Gonzalezen arabera, «oso ondo» joan zen hitzordu hura. Bai idazlea bera bai eta antolatzaileak ere «pozik» geratu ziren, ekimenak izandako «harrera onagaz». Guztira, 18 bat lagun bildu ziren egun horretan, 25 urtetik 60 bat urtera bitartekoak . «Gustura» igaro zuten goiza, eta
publikoaren erantzuna «positibotzat» hartzen du Gonzalezek. Aiert Goenagaren aurkezpenaren ostean, Barandianek hartu zuen eztabaidaren dinamizatzaile lana, eta publikoaren feedback-a nabarmendu du Gonzalezek.
Ekimena zabaltzea helburu
Hizketaldiaren tartean, gainera, idazlearen liburuan oinarritutako pintxoa dastatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.
Hala, antolatzaileen
asmoa «jende kopuru hori handitzen joatea» da denborak aurrera egin ahala; horretarako, baina, ekimenari zabalkunde gehiago ematen saiatuko dira.