Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Euskal Kostaldeko Geoparkeak Europako Geoparkeen Sareko biltzarra hartuko du martxoan

Asier Alkorta
Mutriku
2016/02/11
Europako Geoparkeen Sareak 37. biltzarra egingo du martxoaren 16tik 19ra. Eta hain zuzen ere, biltzar hori Euskal Kostaldeko Geoparkean egingo da. Biltzar hori, hain justu, “berezia eta garrantzitsua” izango dela esan dute Euskal Kostaldeko Geoparkearen ordezkariek eta albistea «pozez» jaso dutela gaineratu dute. “Bilera berton egitea aukera handia da; Euskal Geoparkea gaztea da eta hitzordu honek mundu mailan ezagutara emateko aukera suposatzen du”, dio Leire Barriuso Euskal Kostaldeko Geoparkeko kudeatzaileak. Bilera horretan parte hartuko dute Europako 23 herrialdetan dauden geoparkeetako 69 ordezkarik eta Unescoren 130 ordezkarik. “Geoparkeen Sareak urtean bi barne bilera egiten ditu: martxoan bat eta urte bukaeran beste bat. Batzar horietan, aurreko hilabeteetan egindako jardueren inguruan hitz egin eta aurrera begira egin beharrekoetaz hausnartu eta eztabaidatzen da”, gaineratu dute Euskal Kostaldeko Geoparkearen beste ordezkari batzuk. Biltzarra Euskal Kostaldean egitea pozgarria dela diote. “Geoparke guztiek biltzarra euren herrialdean egiteko hautagaitzak aurkezten dituzte. Guk, aurten Donostia Europako Kultura Hiriburu dela aprobetxatuz, aukera ona zela pentsatu genuen eta hautagaitza aurkeztu genuen. Eta hara non, baiezkoa eman digutela”.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak ondare geologikoari buruzko egindako biltzarra. Argazkia: Geoparkea

Euskal Kostaldeko Geoparkeak ondare geologikoari buruzko egindako biltzarra. Argazkia: Geoparkea

Bileraren berezitasuna Martxoan egingo den bilera hau, gainera, “berezia” dela diote. “Unescoren Munduko Geoparkeak izendapena lortu eta gero egiten den lehenengo bilera izango da. Horregatik, orain arteko bilerak baino zer edo zer bereziagoa izango da”. Europako Geoparkeen Sareak Unescoren izendapen hori bereganatzea helburu bezala zeukala azaldu dute. “Beraz, bileran, Unescoren ordezkariak ere aurrean egongo direla aprobetxatuz, lorpen horren inguruko aipamenak ere egingo dira”. Irteera batzuk Martxoko bilera Itziarren (Deba) egingo bada ere, bateko eta besteko ordezkariek euskal kostaldeko hainbat gune ezagutu ere egingo dituzte. “Bilera lan bilerak izaten dira; ordezkariak goizez eta arratsaldez bilduta egoten dira. Dena dela, ingurua ezagutzeko hainbat irteera ere egingo dituzte”. Hautagaitza Donostia 2016 Europako Kultur Hiruburu egitasmoarekin lotuta aurkeztu zutenez, martxoaren 17an biltzarrean parte hartuko duten kide guztiek Donostia bisitatuko dute. “Horrez gain, Mutrikura ere irteera egingo dute eta herria bertatik bertara ezagutuko dute”. Irteera horiek, gainera, Geoparkea osatzen duten herrientzako (Mutriku, Deba eta Zumaia) “onura ekonomikoa” suposatuko dutela gaineratu du Barriusok. Beraz, batzartuta egoteaz gain, lau egunetan, beste hainbat ekintza ere egingo dituzte. Dena dela, Europako Geoparkeen Sarearen 37. Biltzarrak iraungo dituen lau egun horietako egitaraua datozen asteetan zehaztuko eta zabalduko dutela jakitera eman dute Euskal Kostaldeko Geoparkearen ordezkariek.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.