Gurasoen eskariz, Ibaiondo kalean birziklatzeko zakarrontziak jarri nahi ditu Ondarroako Udalak. Hala ere, jarri aurretik, herritarren iritzia jaso nahi du.
“Ibaiondoko parkean, birziklatzeko ontziak jarri nahi ditugu. Hau toki ona dela iruditzen al zaizu?” galdetu die herritarrei. Hala, bere iritzia eman nahi duenak
komunikazioa@ondarroakoudala.net helbidera mezua bidali ahalko du, edo bestela, 900 314 053 telefonora deitu.
Udalak jakitera eman duenez, herritarren iritzia kontuan hartuko dute edukiontziak jartzerako orduan. Hala, papera eta kartoiarena, ontziena, gai organikoena eta errefuxarena izango dira jarriko dituzten kontainerrak.
Udalak ipini nahi dituen moduko zakarrontziak.