Guztira, lau izango dira bertan parte hartzen duten zaldiak: Bermeoko MaƱu auzoko Irati Erauskinen,Lemoizko Andrakas jatetxearena, Gamizko Contrucciones Torrontegirena eta Azkoitiko Txibilter-ena.
Horien lauren arteko lehiagaz gozatu nahi duenak Ispasterko probalekura joan beharko du zapatuan 21:00etarako.
Iazko, Ispasterko Kintxopeko zaldi-mando probetako irabazlea: Markina-Xemeingo Patxua taberna. Argazkia: Ispasterko Udala
Parte hartzen dutenek, ohi bezala, zenbait baldintza bete beharko dituzte; hala nola, Ispasterko harria erabili beharko da egun horretan. Abereen pisua, gainera, 400 kilokoa izan beharko da. Hori hala dela ziurtatzeko, saioa hasi baino ordubete lehenago, abereak pisatuko dituzte probalekuan bertan. Halaber, gainontzeko baldintzak ohiturazkoak izango direla jakitera eman du proben antolatzaile Ispasterko Udalak.