Patris Surf Elkartearen kontra aritu da oraingoan Lea-Artibaiko Artzabal Ogoñope Surf Team taldea. Metro beteko olatu politak izan zituzten domekan,
Donostiako Kontxako hondartzan lehiatu zuten saioan, eta AOST konbinatuak erakustaldia eman zuen kategoria guztiak osatu eta
40 puntu batuta. Patris taldekoek saio ona burutu zuten, baina lortutako 29 puntuak ez ziren nahiko izan 3 puntuak eskuratzeko.
AOST eta Patris taldeetako surfistak domekako jardunaldia hasi aurretik. Argazkia: AOST
Lau kategoria ezberdinetako surflariak eraman zituen Kontxara AOST-ek, eta horrek 10 puntu extra eman zizkien hasieratik. Unai Zubiaur (Master), Ander Maneiros (Gizon), Emma Albizu (Emakumeak), Mikel Abasolo (16 urtetik beherako gaztea) eta Nestor Arrasate (Gazte) sartu ziren uretara, domekan.
Garaipena eskuratuta, AOST taldeak aurrerapausua eman du aste honetan, eta beraz sailkapen nagusiaren hirugarren postura igo dira. Asteburu honetan atsedenaldia izango dute, beraz, bigarren itzulia hasiko dute hamabost egun barru Getxo taldearen kontra. Etxean hasiko dute, gainera, itzulia: Karraspion.
Sailkapen orokorra