Itsasoak Ondarroako hondartzara ekarri duen kofre bat artatu dute

Hankak zuhaixken adar eta zikin artean trabatuta ekarri du itsasoak Arrigorrira. Ertzain agenteek artatu dute hegaztia hasiera batean, eta Ondarroako udaltzainei dei egin diete, 11:15ean.
Itsasoak Arrigorrira ekarri duen kofrea

Itsasoak Arrigorrira ekarri duen kofrea

Udaltzaingora eraman dute ahalik-eta arinen kofrea, eta Base Gorrikoak ailegatu arte hantxe eduki dute, epeletan, “hotzak hilda” zegoen eta. 12:40 aldera eraman dute hegaztia, sendatzeko prozesuagaz jarraitzeko.
Kofrea, hondartzan.

Kofrea, hondartzan.