Oihana Kortazar korrikalari mutrikuarrak nagusitasun osoz irabazi du XV.
El Cruce Columbia lasterketa. Hegoamerikako lasterketarik ezagunena eta garrantzitsuena hiru etapetan jokatu da, eta hiruretan lehen postua lortu du mutrikuarrak.
Guztira, Txile eta Argentina artean 100 kilometro baino gehiago egin ditu otsailaren 10etik 12ra bitartean, eta horretarako,
10:03:50 denbora behar izan du Kortazarrek. Podiumean atzetik Leticia Saltori (10:22:05) eta Luciana Urioste (10:47:48) izan ditu, hurrenez hurren.
El Cruce Columbia, nesken podiuma. Argazkia: El Cruce
Sailkapen orokorrean ere ondo aritu zen. Lehen eta hirugarren etapak 21. postuan amaitu zituen, eta bigarrena, aldiz, 19. postuan.
Azken garaipenarekin denboraldia modu ezinhobean estreinatzeaz gain,
El Cruce lasterketako titulua bigarrenez irabaztea lortu du Kortazarrek. Hain zuzen ere,2013an ere berak irabazi zuen proba. Lortutako emaitza onarekin pozik dagoela nabarmendu du korrikalari mutrikuarrak, eta proban izandako sentsazioekin gustura geratu da.
Salomon Ettix taldeko kidea bikain aritu zen, eta etapaz etapa garaipenak bata bestearen atzetik metatzea lortu zuen. Hiru egunetan “indartsu” sentitu zela azpimarratu du.
Oihana Kortazar, etapa baten korrika. Argazkia: El Cruce
Jokatu ziren hiru etapen artean luzeena lehenengoa izan zen.
40 kilometroko luzera, eta 3.367 metroko desnibel metatua gainditu behar izan zuten parte hartzaileek. Kortazarrek nagusitasun osoz irabazi zuen
lehen etapa, eta horretarako,
02:46:12 behar izan zituen, Leticia Saltori bigarren sailkatua baino zortzi minutu gutxiago.
Kortazarren iritziz, lehen etapa “gogorra” izan zen, “azkarra eta korrika asko” egitekoa zelako. Lehen kilometroetan erritmoa hartzea kostatu zitzaion, izan ere ibilbidean hondar asko zegoen, baina aurrera egin ahala, erritmo “erosoa” ezartzea lortu zuen. Lehen garaipenak, hain zuzen ere, hurrengo bi etapetarako “konfiantza” eman zion.
Bigarren etapa, ostera, zer edo zer motzagoa izan zen. Guztira, 33 kilometro eta 1.995 metroko desnibel metatua gainditu behar izan zuten korrikalariek. Ez zen oso etapa teknikoa izan, eta korrika oso azkar egiteko zati asko izan zituen. Kortazarrek
bigarren etapan ere, hasieratik erritmo bizia ezarri zuen, proba
02:46:12 denborarekin amaituz.
Oihana Kortazar, helmugan sartzen. Argazkia: El Cruce
Lasterketako azken probari dagokionez, teknikoena izan zen, desnibel gehiagorekin eta aldapa handiekin. 30 kilometroko ibilbidean, lehendabizi, 15 kilometroko igoera izan zuten, eta ostean, beste hainbeste jaitsiera. Guztira, 4.624 metroko desnibel metatua gainditu behar izan zuten. Kortazar ondo baino hobeto aritu zen, eta
03:32:32 behar izan zituen proba amaitzeko.