Lehen sorospenen ikastaroa egingo da Ondarroan

Lea-Artibaiko Gurutuze Gorriak antolatuta, Lehen sorospenak eta DEA deritzon ikastaroa egingo da Ondarroan. Antolatzaileek iragarri dutenez, ikastaroa 16 urtetik 30 urtera bitarteko gazteentzat izango da, eta horiek ziurtagiri ofiziala jasoko dute amaieran.
Lehen sorospenen ikastaroa

Lehen sorospenen ikastaroa. Argazkia: Bizi Gara

Ikastaroa 48 ordukoa izango da, eta zapatu-domeketan izango da, honako ordutegian: zapatuetan, 09:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta, domeketan, 09:00etatik 15:00etara. Eskolei dagokienez, honako egunetan eskainiko dira: otsailak 20, 21, 27 eta 28, eta martxoak 5, 6 eta 11. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, ikastaroak plaza mugatuak izango ditu. Gutxienez, hamar lagun onartuko dira, eta, gehienez, hogei. Ikastaroan parte hartzeko interesa dutenek otsailaren 18a [eguena] aurretik eman beharko dute izena 665 704 875 telefonora edo lea.artibai.gurutze.gorria@gmail.com posta elektronikora idatzita.