Nahia Ibarzabalek eta Ainara Mugartegik urrezko dominak eskuratu dituzte Euskadiko Txapelketan
Durango Kirol Klubaren izenean hainbat markina-xemeindar lehiatu dira joan den asteburuan Donostiko pista estalian eta Santurtzin egin diren Euskadiko Atletismoko Txapelketan. Horretan, Ibarzabalek eta Mugartegik urrezko dominak eskuratu dituzte.
Ibarzabalek Santurtzin lortu zuen euskadiko txapeldunaren titulua, 10 kilometroko martxa frogan. Horrez gain, sailkapen orokorrean (Euskadi eta Espainia mailan) bigarren geratu zen.
Mugartegik, ostera, 600 metroetan, dominaz gain, Espainiako gutxiengo marka egin zuen.
Durangoko Kirol Klubeko ordezkariek jakitera eman dutenez, “gainerako atletak ere ez ziren motz geratu”. Gazteetan, Miren Zuberogoitiak 60 metroetan zazpigarren postua lortu zuen eta 200 metroetan laugarrena.
Kategoria berean, Uxue Barinagarrementeriak pisu jaurtiketan laugarren egin zuen.
Txikien mailan, Leire Mandiolak bere serieko bosgarren egin zuen 60 metro leunetan. Neskuts Aldazabal kadeteak, bestetik, seigarren egin zuen 60 metro hesietan.