Gaur [otsailak 17] Furundarenak bere urtebetetzea ospatu du, besteak beste, etxekoekin inguratuta. Eta ez edonolako urtebetetzea,
102 urte bete ditu herritarrak. Izatez,
Mutrikuko Mizkuta Behekoa baserrian jaioa da Furundarena. Bere urtebetetzea berezia izan denez,
Berriatuko Udalak ere oparia egin nahi izan dio. Horregatik, Berriatuko Udaleko Ongizateko zinegoatzi
Agurne Bikandi gerturatu da Furundarenaren etxera (argazkian, ezkerrean) eta Furundarenagaz eta haren senideekin bildu da.
Antoni Furundarena, erdian, senideekin eta udal ordezkariarekin –argazkiaren ezkerrean–. Argazkia: Berriatuko Udala