Andrakas jatetxearen zaldia izan da onena Ispasterko probetan
XXI. Kintxopeko zaldi mando proben sariketa jokatu zuten zapatuan Ispasterko probalekuan. Guztira, lau ziren parte hartzaileak egun horretan: Lemoizko Andrakas jatetxearen zaldia, Bermeoko Mañu auzoko Irati Erauskinena, Gamizko Contrucciones Torronteg...
67 untza egin zituen zapatuan zaldi irabazleak, eta horren sari legez, txapela, manta eta 750 euro jaso zituen Andrakas jatetxeak Ispasterko Udalaren partetik.
Erauskinen zaldiak egin zuen marka txikiena, 52 untza egitea lortuta. Mañukoak (Bermeo) 525 euro jaso zituen. Bigarren marka onena, berriz, Gamizkoak egin zuen: 66 untza, 1/2 eta 6,8 metro. Eta gipuzkoarrak, azkenik, hirugarren marka eskuratu zuen, 55 untza, 1/2 eta 4,15 metroko ibilbidea eginda. Sariei dagokienez, 650 eta 575 euro jaso zituzten bigarren eta hirugarren sailkatuek, hurrenez hurren.