Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Beltran de Herediaren Ondarroako agerraldia "propaganda hutsa" izan dela salatu dute sindikatuek

Asier Alkorta
Ondarroa
2016/02/17
Erne ertzainen sindikatuak eta ELA sindikatuetako ordezkariek protesta egin eta euren errealitatea ezagutara emateko agerraldia egin dute gaur [otsailak 17], Ondarroako ertzain etxearen aurrean. Bi sindikatuek, Jaurlaritzak Ertzaintzan egin beharreko inbertsioak murriztu dituela salatu dute, aho batez. Baina, aldi berean, dirutza balio duen lan bat egiteko baliabideak badituela esan dute. Izan ere, Estefania Beltran de Herediak 2009an Ondarroako ertzain etxearen inguruan eraikitako horma suntsitu egingo dela esan du, “zerbitzua herritarrengana hurbiltzeko”. Sindikatuen esanetan, azkenaldian Ertzaintzaren egungo egoera zein den azaltzen eta salatzen ari dira. “Ertzaintzak arazo batzuk ditu, eta agerraldi honetan ez da arazo horietaz berba egiten”.
ERNE eta ELAren Ondarroako protesta

ERNE eta ELAren Ondarroako protesta

Alde batetik, urte honetarako Jaurlaritzak egindako planak zerbitzuaren zentralizazioa duela oinarri azaldu dute. “Komisaldegietan langile gutxiago dauden bitartean, zentralizatutako beste unitate batzuetan gehitu egin dituzte. Beraz, zerbitzua ez da herritarrengandik hurbiltzen, urruntzen baino. Jaurlaritzak gertutasuna esaten duenean, esan nahi du bi ertzain patruila egiten oinez ibiltzea. Eta ez da horrela”, esan du Tomas Rodriguez ELAren ordezkariak. Zertzibua hurbilagoa izateko, herrietako komisaldegi txikiak, itxi ordez, zabaldu egin beharko liratekela esan du Roberto Seijo Erneko bozemaileak. “Zornotzakoa, Lekeitiokoa… dira horren adibide. Horiek guztiak itxita daude. Jaurlaritza gehiagotan ari da ertzain etxeak isten zabaltzen baino”. Gipuzkoan, esaterako, zeuden komisaldegi txiki guztiak desagerrarazi izana leporatu dio Rodriguezek sailburuari. “Guztira 300 komisaldegi egon beharko lirateke, eta 150 daude”. Beste alde batetik, Ertzaintzak zaharkitutako ibilgailuak dituztela agertu dute. “Beharra dago dirua horretan gastatzeko, ez propaganda egiteko agerraldiak egiten”. Ikerketa alorrean ere inbertsiorik ez dela egiten gaineratu dute. “Behin eta berriz ari gara murrizketa horien inguruko salaketak egiten”.
Ertzainak protestan, Ondarroako ertzain etxearen aurrean.

Ertzainak protestan, Ondarroako ertzain etxearen aurrean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.