Aurrekoentuen inguruko herri batzarra egingo dute gaur, Aulestin
2016ko aurrekontuez hitz egiteko batzarrera deitu ditu herritarrak Aulestiko Udalak. Hala, herrian zertan inbertitu behar den erabakitzeko aukera emango dieĀ bertaratutakoei. Gaur egingo dute batzarra 19:00etatik 20:30era bitartean, udaletxeko musika gelan.
Bertan, azken urteko aurrekontua betetzearen balorazioa egingo dute, eta, horregaz batera, egoera ekonomikoa zein den ere azalduko dute.
Halaber, datorren urterako egon daitezkeen premiak zeintzuk diren azaltzeko ere tartea hartuko dute. Azkenik, bertaratutakoak eskariak egiteko aukera ere izango du, herrirako ikusten diren premiak proposatuz.
Gaurkoa ez da egingo duten batzar bakarra izango; martxoaren 3an ere ordu eta leku berean biltzeko deia egin baitute udaletik. Egun horretan, agertutako premien inguruan berba egingo dute, eta horien artean lehentasunak zeintzuk diren zehaztuko dituzte. Bukatzeko, udalak 2016ko urtean zertan inbertitu behar duen erabakitzeko aprobetxatuko dute.