'Erritmoa oinetan' ikastaroa emango dute zapatuan
BERRIATUA // Orain artekoez gain, ikastaro berri bat eskainiko die Berriatuko Udalak herritarrei. Hain justu, zapatuan edukiko dute interesatuek Erritmoa oinetan ikastaroan parte hartzeko aukera. Hala, 11:00etan hasiko dute aipatu ikastaroa bertaratze...
BERRIATUA // Orain artekoez gain, ikastaro berri bat eskainiko die Berriatuko Udalak herritarrei. Hain justu, zapatuan edukiko dute interesatuek Erritmoa oinetan ikastaroan parte hartzeko aukera. Hala, 11:00etan hasiko dute aipatu ikastaroa bertaratzen direnek, eta 12:00etan bukatuko dutela aurreikusten dute. Udaletik gogoratu dutenez, lau saio izango ditu ikastaroak. Hamalau urtetik gorakoe herritarrei zuzendutakoa izango da, eta parte hartzaileen kopurua mugatua izango da.