Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lekeitioko Beteranoen Trinkete Txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira asteburuan

Lekeitio
2016/02/18
Betaranoen Esku Pilota Txapelketa azkenak ematen hasi da. Datorren domekan jokatuko dira Lekeitioko trinketean, finalaurreko partidak eta emozioak amaierara arte iraungo duela ziur dago.
Beraza errematzeko prest joan den asteburuko partidan. Argazkia: Julian Arrate

Beraza errematzeko prest joan den asteburuko partidan. Argazkia: Julian Arrate

10:00etan hasita, lau bikote neurtuko dira, finalerako pasea lortu nahian. Finalaurrekoak partida bira jokatuko dira eta finalera heltzeko, biak irabazi beharra dago. Bana gelditzen badira, berdinketa hausteko partida jokatuko da. 10:00etan, Telleria eta Bastida (Mallabia-Deba) eta Moral eta Lakaren (Lekeitio-Mendexa) arteko norgehiagoka burutuko da. Ligaxkan partida estua jokatu zuten, eta Laka hankako lesiotik sendatzen bada, partida polita izan likete eta txapelketako faboritoak zailtasunak izan ditzakete irabazteko. Bigarren partida, 10:45ean hasiko dena, Jaunarena eta Foster (Garzaron-Lekeitio) eta Orbea eta Arrateren (Eibar-Lekeitio) artekoa izango da. Jaunarena nafarra aurrean bere efektuak erabiltzen eta sakeari etekinak ateratzen saiatuko da. Ligaxkan gaixo egon zen eta bere ordez Astigarragak jokatu zuen, beraz, Orbeak, aurkari ezezaguna izango du aurrean. Atze aldean Foster eta Arrate parekatuta egon daitezke. Horrela, partida interesgarria izatea espero da. Finalak, martxoaren 13an izango dira. Ligaxkaren amaiera Joan den astelehenean eta domekan, jokatu ziren ligaxkako azken partidak. Domekan Orbea eta Arrate (Eibar/Lekeitio) eta Moral eta Astigarragaren (Lekeitio/Deba) arteko norgehoagoka jokatu zen. Orbea eta Arrate izan ziren nagusi 30 eta 18 irabazita. Galtzaileak ondo hasi ziren, eta Astigarragan maixotasunagaz sarera bideratu zituzten hainbat pilota. Markagailuan 14 eta 4 irabazten jarri ziren. Moral aurrean agintzen eta tanto bikainak egiten. Baina, Arrateren laguntzagaz, Orbea bere jokoa egiten hasi zen eta sakeaz baliatuz 15 eta 15 era berdintzea lortu zuten. Hortik aurrera,  jaun eta jabe izan ziren. Hainbat pilota txokora bidalita edo eskumako hormaz bilatuz, min handia egin zieten Moral eta Astigarragari. Azkenean, galtzaileek irabazita zutela uste zuten partida maldan gora jarri zitzaien. Asteleheneko partida berdintsuago joan zen. Moral eta Laka (Lekeitio/Mendexa) eta Beraza eta Etxebarria elgoibartarrak neurtu ziren. 30 eta 28 irabazi zuten lehenengoek.
Beraza, Etxebarria, Laka eta Moral partida jokatu aurretik. Argazkia: Julian Arrate

Beraza, Etxebarria, Laka eta Moral partida jokatu aurretik. Argazkia: Julian Arrate

Bikote biak aukerak zituzten azken aurreetarako sailkatzeko, baina horretarako partida irabazi behar zen. Nahiz eta Laka domekan lepamin bategaz egon, eta bere lekua Astigarraga beteranoak hartu (61 urtekoak), oraingorako prestatu zen, eta ondo, gainera. Partida, erritmo handiagaz hasi zen, eta elgoibartarrak nahiz eta 5 tantora berdinduta egon, apurka-apurka abantaila hartzen joan ziren. Ia partida osoan 5 tantoko aldeagaz irabazten joan ziren, eta 25 eta 20 ere bai. Laka hankan min hartuta zegoen 6. tantotik , baina ez zuen amorerik eman, eta kantxa ondo zainduz eta Moralii argi aginduz, partida aurrera atera zuten. Etxebarriak eskuak minduta zituen, eta fisikoki ondo erantzun arren, ez zen gai pilota Moralen ingurutik kentzeko, eta honek ez zion barkatu. 28ra berdinduta zeudenean, Berazak dejada polit bat txapara bota zuen, eta hor egon zen norgehiagokaren gakoa. Ordu bete ondoren eta partida bikainagaz gozatuta, oso pozik geratu ziren bi bikoteak, nahiz eta elgoibartarrek, pena handiz, txapelketari  agur esan behar.    

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.