San Balentin, jo ta bertan hil eta
Kupido, kupido, zure txorradak ez dotez sinistuko barriro esanez, Balentin egunean pankartaz bete zuen herria Lekeitioko
Potxuak Martxanek . “Maitasuna, hain natural eta hain geure ikusten dugun horren gainean hausnartzeko eta eztabaidatzeko premia genuen eta hortik etorri dira San Balentin egunean jarri ditugun pankartak”, azaldu dute.
Potxuak Martxanek San Balentin egunean jarritako pankarta bat. Argazkia: Potxuak Martxan
Egungo maitasun eredua oso
murritza iruditzen zaiela adierazi dute, familia nuklearrari lotua. “Are gehiago maitasun pasional edo erromantikoaz hitzegiten badugu. Badirudi berau izan behar dela gure bizitzako ardatza, beste harreman guztien gainetik egon behar duela bikoteak”. Ekintza horregaz, beraz, maitasun hegemonikoaren gaineko
desadostasuna adierazi nahi izan dute eta herritarrek horren gainean eztabaidatzeko tartea hartzea. “Gure maitasun harremanak sano bizitzetik urrun gaude eta posesioarekin nahasten ditugu askotan”.
Baten batzuk, maitasunaren aurka daudela ere esan diete. Baina, horiĀ ez dela egia argitu dute Potxuak Martxaneko kideek. “Iruditzen zaiguna da, maitasunean ere norbera babestu egin behar dela, ez duela edozerek balio. Autoestima, errespetua, autonomia eta elkarzaintza orekatua behar dira maitasuna izateko”. Bestetik, maitasuna
ederra iruditzen zaie, baina, baita ere beste hainbat balio ere, elkartasuna, justizia edota askatasuna. “Ez dugu uste maitasuna izan behar dela gure bizitza mugitu behar duen balio bakarra. Oreka gehiago behar dugu”.