Eusko Jaurlaritzak portuari buruzko herri galdeketa laister egingo duela kontutan hartuta,
EH Bilduk Mutrikuko babes dikea amaitzeko proposatu dio Jaurlaritzari,
jatorrizko proiektua oinarritzat hartuta, eta egin beharreko moldaketak eginda. “Ekimen publiko zein pribatuen bidez, hainbat iritzi eta ekarpen jaso ditugu; eta gehiengo handi baten ikuspuntutik, babes dikearen garaia da. Babes dikea bukatu egin behar da; bere jatorrizko proiektua oinarritzat harturik, eta denborak erakutsi dituen aldaketak kontutan hartuta, falta diren metro horien norabidea moldatuz edo egokituz, hala beharko balitz”.
Hainbat herritar Mutrikuko dikea amaitzeko eskaria egiten. Argazkia: Mutrikuko Udala
Koalizioko kideek nabarmendu dutenez, proposamen hori lantzeko duela bi urte eta erdi Mutrikuko udalbatzak onartu zuen
Plan berezi berria izan dute oinarri. “Harrezkero, zenbait aktuazio burutu da bertan, eta hainbat konpromiso hartu ere bai. Arrain lonja, akuikulturako enpresa haztegia, beste batzuen artean”.
EH Bilduko ordezkariek gaineratu dutenez,
aspalditik egindako eskaria da, baina horri ez zaio oraindik erantzunik eman. “Agerikoa denez, planteamendu hau ez da berria. Jaurlaritzak 2001. urtetik oraintsu arte defendatu du, eta publikoki ere defendatu zuen Mutrikuko agerraldi batean. Departamenduaren konpromisoa ere publikoa agertu zen, hau da, 2015eko udaberrirako Babes Dikea bukatuta egotearena”.