Ondarroako Eskilantxarri Ur kirol elkartearen eskutik, ur kirolekin zerikusia duten hainbat bideo proiekzio egingo dira datozen asteotan. Elkarteko arduradunek nabarmendu dutenez, momentuz, hiru emanaldi egitea aurreikusten da,
bi astean behin.
Proiekzioei dagokienez, horiek barikuetan izango dira, toki eta ordu berdinean; zehatz esanda, estreinaldi guztiak Portuko ranpan egingo dira, 19:30etik aurrera.
Eskilantxarrikoek aurreratu dutenez, barikuan [otsailak 19] egingo den
lehen bideo emanaldia bodyboardari buruzkoa izango da. Hain zuzen ere, Todd Barnes-ek egindako
Killer Days deritzon filma proiektatuko da.
Hurrengo bideo emanaldiei dagokionez, surfari edo ibaietako kayak jeitsierei buruzkoak izango direla jakitera eman dute Eskilantxarrikoek. “Hurrengo emanaldian Nic von Rupp surflariaren
My road stories proiektatuko da, eta amaitzeko, Rush Sturges-en eta Tyler Bradt-en eskutik, ibaiteko kayak jeitsieren inguruko
Dream Resul”.
Egitaraua