16 bikotek jokatuko dute Muxikako frontenis txapelketa
Aurreikusitako moduan, asteburu honetan eta hurrengoan lehiatuko dute Muxikako frontenis txapelketa. Guztira, 24 eta 46 urte bitarteko hamasei bikotek parte hartuko dute.Biharkoa eta domekakoa kanporatze fasea izango dute parte hartzaileek. Bihar, goiz...
Biharkoa eta domekakoa kanporatze fasea izango dute parte hartzaileek. Bihar, goizean eta arratsaldean jokatuko dituzte partidak, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Domekan, berriz, goizez bakarrik jokatuko dute, 10:00etan hasi eta 14:00ak arte.
Hurrengo domekan jokatuko dute txapelketako finala, eta, horregaz batera, baita hirugarren eta laugarren postuetarako sailkatzeko partidak ere.
Parte hartzaileen artean, hiru sari banatuko ditu txapelketaren antolatzaile Muxikako Udalak. Bikote irabazleak txapela eta 300 euro lortuko ditu, bigarrenak bi erraketa eta 150 euro, eta hirugarrenak erraketak gordetzeko bi zorro eta 100 euro.