Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak antolatuta, Alfau Markina-Xemeingo Uhagonen izan da gaur [otsailak 20], 36ko Gerran bizitakoak kontatzeko. Gerran, Izquierda Republicanako milizianoak transmisioan lan egin zuen. “Horregatik, nik, beste askok baino gauza gehiago dakizkit”, gaineratu du.
Alfau, berbetan.
Solasaldia hasi aurretik, baina, gerran gertatu zirenak belaunaldi berriei kontatzearen garrantzia azpimarratu du Alfauk. “Oraingo gazteek, ez dakite 36ko Gerran zer gertatu zen. Eta hori penagarria da, oso. Belaunaldiz belaunaldi, orduan gertatutakoa jakin egin behar da. Besteak beste, oraindik milaka eta milaka gorpu aurkitzeke daudelako”.
Uhagoneko aretoan nahikoa jende batu da Alfauren bizipenak entzuteko.
Miliziano ohiak, gainera, kazetarien lana goraipatu du. “Eurak dira benetako heroiak, gertatzen denaren berri ematen dutelako, han eta hemen”.
Solasaldia gazteleraz gidatu du Alfauk. “Barkamena eskatzen dizuet. Bilbon jaioa banaiz ere, gerran eta gerra ostean ezin izan nuen euskara ikasi”.
Uhagon kulturguneko erakusketa aretoan izan da solasaldia. Eta aretoan nahikoa jende bildu da Alfauren bizipenak entzuteko.
Herritarrak, Alfau entzuten.
Datu gehiago
Luis Ortiz Alfau (Bilbo, 1916) 18 urte zituela harrapatu zuen gerrak. Bere borondatez, Izquierda Republicanako miliziara aurkeztu eta Euskal Herriko hainbat frontetan borrokatu ondoren (Gernikako bonbardaketaren zuzeneko lekukoa izan zen), Gijonera arte jarraitu zuen eta bertatik ihes egin ostean, Kataluinan lotu zen berriro borrokara, bertako frontea galdu arte. Frantziara pasatu zen gero, eta Argeles sur Mer eta Gurseko kontzentrazio esparruan egon zen. Munduko II. Gerra hasi zenean Espainiara sartzeko ahaleginak egin zituen eta Hendaiako mugan atxilotu zuten. Kartzelaratua izan zen eta 38. Langile Batailoi Disziplinarioan behartutako lanak egin behar izan zituen.
Egun Argentinako Kereilan frankismoaren salatzailetako bat da, horrez gain, Bizkaiko Elikagaien Bankuan boluntario lanak ere egiten ditu.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.