Ondarroako Udal Berdintasun Sailak antolatuta, emakume asmatzaileei buruzko erakusketa ikusgai dago Etxelilan, martxoaren 15a arte. Besteak beste,
asmatzaileen biziak errepasatu eta haien asmakizunak ezagutu ahal izango dira.
Monopoly eta bengala suaren asmatzaileen edo lehen ordenagailu programatzaileari buruzko historia gertutik ezagutu ahal izango dira.
Berdintasun saileko arduradunek “historian ahotsik izan ez dutenean istorio horiek ezagutzera” gonbidatu ditu herritarrak. “Zientziaren eta teknologiaren historiak aitortu dituenak baino askoz ere emakume teknologo eta asmatzaile gehiago izan dira, eta orain ezagun egiten hasi dira”. Erakusketara hurreratu nahi dutenek honako ordutegian zabalik izango dute: martitzenetik eguenera, 16:30etik 20:30era.