Gorputz espresioari buruzko ikastaroa egingo da Mutrikun
Mutrikuko Udalak antolatuta, dantza mugimendu terapian oinarritutako gorputz espresioari buruzko ikastaroa egingo da Mutrikun. Ikastaroa martxoaren 13an egingo da, 10:00etatik 13:00etara, Luardo etxean. “Ikastaro honek integraziorako esperientzia bat bilatzen du, sentsazio fisikoekiko kontaktu progresibo bat, ahaztutako gorputzaren eta gogamenaren arteko konexioa, mugimendu eta emozioaren artekoa. Honela, gorputzaren bitartez mugimendu berriak bizi daitezke”.
Antolatzaileek adierazi dutenez, ikastaro trinkoan parte hartzeko ez da behar esperientzia edukitzea. Ikastaroari dagokionez, Uxue Pascual Psikologian lizentziatua eta Dantza Mugimendu Terapian masterra duenak emango du. “Dantza eta gorputz mugimenduan esperientzia handia dauka: dantza garaikidea, porputz espresioa, afrikar dantza… Taldeen dinamizazioan ere esperientzia du haur, nerabe eta gazteekin”.
Ikastaroan parte hartu nahi duenak turismo bulegoan (943- 60 33 78) izena eman beharko du, martxoaren 10a aurretik. Ikastaroaren kostua 20 eurokoa da, eta plaza mugatuak daudela gogorarazi dute.