Hirugarren batel estropada lehiatu dute Ondarruk eta Isuntzak
Traineru eta trainerilla denboraldiaren aurretik, urtero lehiatzen dute batel liga Bizkaiko arraunlariek. Joan den asteburuan, esaterako, denboraldiko hirugarren estropada lehiatu zuten Sestaoko uretan. Lea-Artibaikoak ere bertan izan ziren.
Haurretan, adibidez, bigarren egin zuen Isuntza B talde mistoak. Ondarru, berriz, laugarren postuan sailkatu zen emakumezkoen gazte eta nagusiak biltzen dituen kategorian.
Azkenik, gizonezkoen nagusien mailan, lehenengo hamarren artean sailkatzea lortu zuten Lea-ARtibai eta Busturialdeko taldeek. Seigarrenetik bederatzigarrenerako postu guztiak ekarri zituzten Lea-Artibai eta Busturialdera. Isuntzak egin zuen seigarren; Mundaka Ak, berriz, zazpigarren; Mundaka b-k zortzigarren eta Bermeok bederatzigarren.