Atzo jokatu ziren Lekeitioko Trinkete Txapelketako finalaurrekoetako lehen partidak, baina, datorren domekan, bueltako kanporaketa jokatu beharko da txapelketaren azkenera nortzuk ailegatuko diren jakiteko. Berdinketa egonez gero, gainera, martxoaren 6an, berdinketa hori apurtzeko partida jokatuko litzateke.

Telleria eta Moral takoak prestatzen. Argazkia: Julian Arrate
Momentuz, atzoko partida irabazita, finaletik hurreago dauden bikoteak
Telleria eta Bastida eta
Orbea eta Arrate direla esan daiteke. Telleriak eta Bastidak 30 eta 21 irabazi zieten atzo goizean
Moral eta Astigarragari. Lakaren ordez jokatu zuen Debako Astigarragak, eta 61 urtegaz, oraindik sasoian dagoela erakutsi zuen.

Bastida,Telleria, Izarra, Astigarraga eta Moral, atzoko partida jokatu aurretik. Argazkia: Julian Arrate
Txapelketako faboritoek ez zuten hutsik egin eta aurretik joan ziren beti. Bastida izan zen onena, eta txokoa ondo zainduz eta partidari bere ikutua emanez, partida kontrolpean eduki zuen.
Atzoko bigarren partidan, Orbeak eta Arratek 30 eta 15 irabazi zieten
Jaunarena eta Fosterri. Irabazleek hasieratik hartu zuten abantaila handia. Orbeak sakeetan eta Arratek maisutasunez, pilotak sarera sartuz, aurrera pausua eman zuten finalerako. Jaunarena eta Foster ahalegindu ziren, baina irabazleen segurtasunaren kontra ez zegoen egitekorik.

Foster, Jaunarena, Izarra, Orbea eta Arrate, atzoko bigarren partida jokatu aurretik. Argazkia: Julian Arrate
Datorren domekan, erabakiko da, seguruenik, finalerako pasea. Hiru partida jokatuko direla jakitera eman dute antolatzaileek, eta egun horretan aterako dute bai eta ere txapelketako argazki ofiziala.
09:30ean jokatuko da lehen partida Beraza eta Etxebarria eta Astigarraga eta EgaƱaren artean. Bi bikote horiek finaletik kanpo daude, eta nahiz eta jokoan ezer ez egon partida orekatu eta polita izango dela aurreikusten dute antolatzaileek. “Elgoibartarrak azken borrokalditik kanpo gelditzea istripu bat izan dela erakutsi nahiko dute”, esan dute.
Finalaurrekoetako buelta
Finalaurreko lehen partida 1
0:15ean jokatuko da. Telleria eta Bastida eta Moral eta Laka gogor ahaleginduko dira finalera heltzeko. Laka mendexarra lesiotik osatuta badago, gauzak zail jarriko dizkie mallabiarrari eta debatarrari. “Kanporaketan sasoi onean zegoela eta sufritzen dakiela erakutsi zuen eta berdinketa hausten ahaleginduko da”.
Finalaurrekoetako bigarren partida, Orbea eta Arrate eta Jaunarena eta Fosterren artekoa
11:15ean hasiko da. “Faboritoak, eibartarra eta lekeitiarra ditugu, baina Jaunarena nafarrak eta Foster lekeitiarrak, ligaxkakoko maila ematen badute, partida orekatu baten aurren gaude”, diote antolatzaileek.
Txapelketako argazki ofiziala, azken partidaren aurretik atarako dute,
11:00etan.