Mendi eskiko Munduko Kopan emaitza bikainak lortzen ari da Nahia Quincoces eskiatzaile mendexarra. Orain arte lortutako emaitza onei esker,
Mundu mailako sailkapen nagusian bosgarren postuan dago mendexarra.
Asteburuan Italiako Alpago eskualdean jokatutako
33. Transcavallo proban, esate baterako,
zilarrezko domina lortu du bakarkako lasterketan, eta horrez gain, Pinacavallon (Italia) jokatutako
esprint lasterketan finalean parte hartzeko aukera ere izan du.

Transcavallo, esprint lasterketa. Argazkia: ISMF
Quincocesek finalean ez zuen zorte handirik eduki, eta
6. postuan helmugaratu zen, 04:22,003 denboragaz. “Bizi-bizi korrikan gora egin banuen ere, konturatu orduko bakarrik nengoen azken aldaketan, ezin izan nuen hobeto egin. Egia esan, finalean parte hartze hutsa sari handia izan da”.
Hurrengo probari dagokionez, Piriniotako 9.
Altitoy-Ternua proban parte hartuko du otsailaren 27 eta 28an. Bi egun horietan distantzia luzeko taldekako proba jokatuko du Marta Riba kataluniarrarekin batera. “Proba bi etapatan jokatutako da, eta bi egunetan egindako denborak batuko dira. Riba eta ni oso antzekoak gara, eta ondo konponduko garela uste dut”.