Ondarroako Zientziaren giltzak elkartearen eskutik,
Unibertsoko elementu kimikoen antolaketa hitzaldia eskainiko du Rafael Azkona kimika doktoreak,
bihar [otsailak 23], 18:30ean, Beikozinin. “Gaur egun, kimikari buruz hitz egiten denean edo produkturen bat kutsu kimikoa duela esaten dugunean, jende askok pentsatzen du ez dela gauza onik. Jendartean duen ospe txar horren ondorioz, askotan, kimikak ez du zer ikusirik naturarekin edo bizimodu osasungarri batekin, eta mesfidantza edo susmo txarra sortu ohi da”.

Rafael Azkona kimikaria
Antolatzaileek nabarmendu dutenez,
hitzaldiaren helburu nagusia kimikaren oinarriak azaltzea da, “hari historiko bat jarraituz eta gertaera garrantzitsuenak” azalduz.
Rafael Azkona Valladolideko (Gaztela eta Leon, Espainia) Unibertsitatean egin zituen Zientzia Kimikoetako lizentziatura ikasketak. Horrez gain, kimika doktoregoa ere lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean.
Zientzien didaktikaren arloan ikastaro ugari eman ditu, eta baita ikerketa artikuluak argitaratu ere Espainiako zein nazioarteko aldizkarietan. Zientzien Didaktikari buruzko Kongresuetan parte hartu ditu proposamen ezberdinak aurkezten.
Kartela