Zelako herria nahi dogu?….pentsa daigun geure Lekitto! lelopean,
hiri antolamenduaren plan orokorragaz,
HAPOgaz, zerikusia duen mahai inguru bat antolatu du, eguenerako [otsailak 25], Lekeitioko EH Bilduk. Mahai ingurua kultur etxean izango da,
19:00etan.
Herriko Antolamendu Plan Orokor berria egiten hasiko dira aurten Lekeition, eta zer nolako herria nahi duten esateko aukera izango dute lekeitiarrek.
HAPOk lurzoruaren erabilerak eta eraikigarritasunak, eta gauzatu daitezkeen erabilera eta jarduerak zehazten ditu, non eta zenbat. Horrenbestez, zuzeneko eragin ekonomikoak ditu udalerriaren garapenean. Hori dela eta, herriko eragile ezberdinak, kultur talde, kirol talde eta norbanakoak gonbidatu ditu Lekeitioko EH Bilduk egueneko mahaingurura, baina herritar guztiei ere gonbitea luzatu nahi izan diete eta parte hartzera animatu dituzte, etorkizunera begira zelako Lekeitio nahi duten azaltzeko.
Lekeitioko portuaren ikuspegia.