Komunetarako hoditeria apurtuta dagoela azaldu du Mendexako alkate Jesus Maria Anakabek, eta hori balitekeela “bertan zeuden zuhaitzen sustraiek eraginda” gertatu izana.
Karraspioko zuhaitzak moztuta
Burzuntzak ziren leku horretan zeuden zuhaitz biak, hainbat eta hainbat urte zituztenak. Hala ere, gertatutakoa ikusita,
zuhaitzak mozteko erabakia hartu zuen Mendexako Udalak.
Mozketa horrek zeresana sortu du herrian, eta horren aurrean,
zenbait herritarrek kezka eta harridura agertu dute. “Sendo eta osasuntsu zeuden arbola horiek eta ez dugu ulertzen zergatik moztu dituzten”, diote. Halaber, Karraspioko ezaugarri bi izan direla gaineratu dute: “
Bizi guztian ezagutu ditugun arbola eder bi“.
Hala ere, alkateak dio “sarearen gainean arbolak jartzeak arriskua” dakarrela. Tamaina horretako zuhaitzak jartzeko leku aproposa dela ere ukatu egin du. Horregatik, aurrerantzean, zuhaitzen bat jartzekotan, txikiren bat jarriko luketela aurreratu du.
Aste Santuetarako aipatu lanak bukatuta egotea espero du alkateak; hori, baina, aldundiaren esku egongo da, bera izango baita lanak egingo dituena.
4.000 euroko aurrekontua izango dute lanek, eta astebeteren buruan bukatuta egongo direla uste du Anakabek.