Sare herritarrak antolatutako Giza eskubideen aldeko trena martxoaren 13an ailegatu da Ondarroara. Sarek nazio mailako dinamika ibiltaria abiatu zuen otsailaren erdialdean Errenterian (Gipuzkoa), eta azken asteotan eskuz esku ibili ostean, Juan Gorritik egindako lekukoa egun horretan iritsiko da.
Ekimena antolatzeko, hain zuzen ere, batzar zabala egingo da otsailaren 29an, 19:00etan, Kofradia Zaharreko 2. solairuan. “Izenak dioen bezala, tren bat martxan jartzera goaz, sentsibilitate eta eremu ezberdinetako pertsonez osatutako trena sortuz eta trenera elkarrekin igotzera gonbidatuz. Orain arte atxikimenduak, egoeraren zabalpen eta adostasun sozialak lortu ditugu; orain, denok tren honen parte izatera, eta trena osatzen laguntzeko pertsonak izateko pausoa eman nahi dugu, era aktibo baten”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.