Ondarroako Udalak agertu duenez, domekan [otsailak 28] egin beharreko 2. Artibaiko zuhaitz eguna bertan behera geratu da, eguraldi txarraren iragarpenatik.
Udalak, berez,
Lurgaia Fundazioaren laguntzarekin batera, eta Quercus progaramaren barruan, Markina-Xemeingo Larruskain auzoan daukan eremuan zuhaitzak landatzeko asmoa zuen herritarrekin batera, baina eguraldi txarra dela eta, irteera ez egitea erabaki dute.
Bestalde, Udal Ingurumen Batzordeak bilera egingo du, egunean [otsailak 25], 18:00etan, udaletxeko 2. solairuan. Batzordeko kideek aurreratu dutenez, besteak beste, Artibaiko Zuhaitz Eguna mintzagai izango dute.