Abenduaren erdialdean zabaldu zuten Gizaburuagako udal gimnasioa, udaletxe berria inauguratzearekin batera. Ordutik hona, herritarrek udaletxeko sotoan dauden kirol instalazio berriak probatzeko aukera ere izan dute, doan. Udal ordezkarien arabera, gainera, gimnasioa nahikoa herritarrek probatzeko aukera izan dute. “Herriko hainbat familia eta norbanakoen artean, instalazioetara sartzeko 35 bat giltz banatu ditugu”.
Herritar bat Gizaburuagako udal gimnasioan kirola egiten
Gizaburuagako udal ordezkariek nabarmendu dutenez, ordea,
martxoaren 1etik aurrera instalazioak erabiltzen jarraitu ahal izateko
kuotak ordaindu beharko dira. Hala, nahi duenak urteko kuota edo urte erdiko kuota ordaintzeko aukera izango du.
Gimnasioan izena eman nahi duten herritarrek udaletxeko idazkaritzatik pasa beharko dute kuotak ordaindu eta giltza jasotzera, astelehenetik barikura, 09:30etik 13:30era bitartean. Bertan gimnasioaren erabilerari buruzko informazioa ere jasoko dute.