Administrazio eta Finantza zikloko lehen eta bigarren mailako
hamabi ikasle eta irakasle bi bisitan egon dira, gaur arratsaldean [otsailak 24], Senatuko egoitzan. Eraikinaren historia ezagutzeaz gain, Goi Ganberako hemiziklo zaharra eta gaur egun erabiltzen dena bisitatu dituzte. Azalpenak emateko, gidari izan dituzte Lea Artibaiko bi senatari:
Jose Mari Kazalis eta
Maria Dolores Etxano jeltzaleak.
Bi urterik behin egiten dute Lea Artibai Ikastetxekoek bisita hau Madrilera (Espainia); izan ere, bigarren mailan Dokumentazio Juridikoa eta Finantza ikasgaiak lantzen dituztenez, aberasgarria deritze irteera honi. Bihar, eguena, Espainiako Bankuaren egoitza nagusian egongo dira, eta etzi, barikua, Diputatuen Kongresuan.
Lea Artibai Ikastetxeko ikasleak, Senatuan bisitan, Jose Mari Cazalis eta Maria Dolores Etxano Lea-Artibaiko senatari jeltzaleekin. Argazkia: EAJ