Luis Ortiz Alfauk 36ko gerran gertatutakoak kontatzearen garrantzia azpimarratu du
Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak gonbidatuta Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean egon zen Izquierda Republikanako miliziano ohia. Aretoa jendez bete egin zenAhaztuen Oroimena 1936 elkarteak antolatuta, Luis Ortiz Alfau Markina-Xemeingo Uhagonen egon z...
Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak gonbidatuta Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean egon zen Izquierda Republikanako miliziano ohia. Aretoa jendez bete egin zen
Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak antolatuta, Luis Ortiz Alfau Markina-Xemeingo Uhagonen egon zen zapatuan, 36ko gerran bizitakoak kontatzeko. Jende asko batu zen kulturguneko lehen solairuan, bizipenez betetako milizianoaren historia ezagutzeko. Izquierda Republicanako milizianoak transmisioan lan egin zuen 36ko gerran. «Horregatik, nik, beste askok baino gauza gehiago dakizkit», gaineratu zuen.Solasaldia hasi aurretik, gerran gertatu zirenak belaunaldi berriei kontatzearen garrantzia azpimarratu zuen Alfauk. «Oraingo gazteek, ez dakite 36ko Gerran zer gertatu zen. Eta hori penagarria da, oso. Belaunaldiz belaunaldi, orduan gertatutakoa jakin egin behar da. Besteak beste, oraindik milaka eta milaka gorpu aurkitzeke daudelako».
Luis Ortiz Alfauk aitatu zuenez, Frankistek euren historia kontatu dute, baina, alderdi ezkertiarren bandoan ere jende asko hil zen. Kalkulatzen denez, 135.000 hildako omen daude oraindik, lubakietan, eta hori guztia konpondu egin behar dela esan zuen, «modu onean».
Miliziano ohiak, gainera, kazetarien lana ere goraipatu zuen. «Eurak dira benetako heroiak, gertatzen denaren berri ematen dutelako, han eta hemen».
Solasaldia gazteleraz gidatu zuen Alfauk. «Barkamena eskatzen dizuet. Bilbon jaioa banaiz ere, gerran eta gerra ostean ezin izan nuen euskara ikasi».