Ondarroako Kalare Deuna kofradiako arduradunek aurreratu dutenez, lehen antxoa aleak martitzenean [martxoak 1] saldu daitezke, eguraldiak laguntzen baldin badu behintzat. Hain zuzen ere, 2016. urteko antxoa kanpaina egun horretan zabalduko dute.
Arrantzaleek nabarmendu dutenez, inguruotan antxoa egon badago, baina baimendu arte ezingo dute harrapatu. “Eguraldiak laguntzen baldin badu, teorian, baxurako ontziak astelehenenan itsasoratuko dira. Hortaz, eguraldi ona badago eta arrainak jan nahi baldin badu, urteko lehen antxoa aleak martitzenean bentan izan ditzakegu”.
‘Nuestro padre Tonino’ ontziko arrantzaleak sardina deskargatzen, Ondarroan
Antxoaren kuotari dagokionez, iazkoaren antzekoa arrantzatu ahal izango da aurten ere. Izan ere, Europar Batasunak hartutako erabakien ostean, antxoa kuota berdintsu mantentzea erabaki zen.
Bestalde, berdeleta zabalik baldin badago ere, Ondarroan eta inguruotako portuetan ez da alerik saldu. “Ontziren bat edo beste berdel nahian itsasoratu dira, baina ez da alerik agertu”.
Baxurako arrantzaleak arraina deskargatzen
Asteko arrantzuari dagokionez, egunotan sardina ale batzuk porturatu badituzte ere, gaur [otsailak 25], ostera, nahikoa asko lehorreratu dute. Iragarpenen arabera, 100.000 kilo sardina porturatuko dituzte hurrengo orduetan. Kofradiako arduradunek azpimarratu dutenez, ontzi gutxiren artean sardina asko harrapatu dute.
Arraina teilagorrien parean, Landen inguruan, ari dira harrapatzen, eta eskaintza ere handia izan denez, prezioak nahikoa amildu dira. Goizeko lehen bentetan, esate baterako, 50 zentimo inguruan saldu da kiloa, eta hurrengo bentetan ere, antzeko prezioetan saltzea espero da. “Gaur saldu den sardina, tamaina aldetik, nahikoa nahastuta dator, eta hortaz, merkeago saldu da”.
Arrantzaleak itsasoratzeko prestatzen
Aurreko egunetan, aldiz, arrain gutxi saldu da bentan. Atzo [otsailak 23], esaterako, ez zen bentarik egon, eta martitzenean [otsailak 23], aldiz, sardina, boba, sarbo eta txitxarro zuri alde batzuk saldu ziren. Martitzenean 4.900 kilo sardina saldu ziren, eta gehiena freskorako saldu zenez, garesti saldu zen kiloa, 1,91 euroan, bataz beste.
Hurrengo egunei dagokionez, eguraldi txarra dago iragarrita, eta horrenbestez, ontziak portutan lotuta geratu beharko dute. Hain zuzen ere, frontea dela eta, itsaski handia egongo da hurrengo egunotan.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.