Orain dela bi aste Portugaleten lehiatutako Euskadiko txapelketan, bere mailako 2. postua eskuratu ondoren,
Motrilen (Granada, Espainia) izango den Espainiako Martxako Txapelketan egongo da, asteburuan, Aroa Egia Robles lekeitiarra. Absolutuen artean ere bigarren denbora onena lortu zuen Lekeitioko
Tximista taldeko atletak: ordu bat 4 minutu eta 22 segundoko denbora eginez.
Espainiako Txapleketan
10 kilometroko ibilbidea egin beharko du bi kilometroko zirkuituan Aroa Egiak. Proba Motrileko portuan izango da, domeka goizean [otsailak 28].
“Martxako proba oso gogorra da berez, eta Portugaletekoa eta gero, 10 kilometroko bigarren lasterketa izango da Aroarentzat”, azaldu dute Tximistako arduradunek. Beraz, bere helburua, ikasi eta lasterketagaz gozatzea izango dela azaldu dute.
Aroa Egia Robles Portugaleteko lasterketan. Argazkia: Tximista