Martxoaren 9an Eneko Etxaburu preso politiko ondarrutarraren urtebetetze eguna dela eta, ospakizun berezia antolatzea erabaki dute haren lagun eta kuadrillakoek.
Antolatu dituzten ekimenen artean, esate baterako, Xabier Enbeita eta Koldo Gezuraga bertsolariekin batera
bertsobazkaria egingo da Gaztetxean,
martxoaren 12an, eta ekimenerako txartelak salgai jarriko dituzte zapatutik [otsailak 27] aurrera. Txartelak martxoaren 10era arte Kulixka eta Anaitasuna tabernetan lortu daitezke, 7 euroren truke.
Sarrerak aurretik erosi ezin izan dutenek, gainera, egunean bertan ere bazkaritara agertzeko aukera izango dute. Kasu horretan, ostera, txartelak 20 euro balioko duela aurreratu dute antolatzaileek.
Kartela