Umeen parkea handitzeko proiektuaren aurkezpena egingo dute gaur, Berriatuan
Umeen jolas parkea handitzeko proiektuaren bigarren fasea jarriko dute martxan, Berriatuan. Hori egiten hasi orduko, baina, umeekin batera, parte hartze prozesu bat abiaraziko du udalak. Martxoaren 4an egingo dute lehenengo batzarra, baina gaur egingo dute bigarren fase horri buruzko aurkezpena.
Udaletik jakitera eman dutenez, Urtxintxa eskolako teknikariek gidatuko dute 2016ko “proiektu garantzitsu” hori. Horren nondik-norakoak azaltzea eta herritarrekin partekatzea da udalaren asmoa, eta, horretarako, gaur 18:00etan, bideo gelan biltzeko deia egin dute.
“Prozesuaren protagonista eta oinarria herriko haurrak izango dira, eta guraso eta udaleko arduradunekin batera, diseinatu eta eraikiko dugu denontzako jolasgunea», aipatu dute udaletik. Izan ere, udalaren ustez, umeak komunitateko partaideak diren heinean, erabaki esparruetan egoteko eskubidea daukate, eta beraien parte hartzea bermatu behar dugu”.