Etxebarritik Kalamua mendira arteko lasterketa antolatu du hamargarren urtez, Etxebarriko Gazte Asanbladak. Martxoaren 5ean izango da igoera,
10:30ean, Olaia aurretik irtenda.
5 kilometro eta 600 metroko malda izango dituen proban parte hartzeko aukera zabalik dago. Parte hartzeko izen abizenak eta herria bidali behar dira Etxebarriko gazte asanbladaren helbide elektronikora:
etxebarrikogazteasanblada@gmail.com. Izen-ematea 5 euro ordaindu behar da.
Kalamura igoerako parte hartzaileak Olaia Urretik irtetzen. Argazkia: Etxebarriko Gazte Asanblada
Lasterketan parte hartzen dutenez gain, asko izaten dira irteera oinez egiten dutenak ere. Guztiek batera ibilbidea egiteko ordua
09:15 izango da. Oinez joaten direnak ere, Olaia aurrea izango dute geralekua.
Lasterketaren amaieran, sari banaketa egingo da, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, pintxoak eta freskagarriak ere egongo dira, indarrak berritzeko.
IBILBIDEA