Aroa Egia lekeitiarra Espainiako Martxako Txapelketara doa
Orain dela bi aste Portugaleten lehiatutako Euskadiko txapelketan, bere mailako 2. postua eskuratu ondoren, Motrilen (Granada, Espainia) izango den Espainiako Martxako Txapelketan egongo da, asteburuan, Aroa Egia Robles lekeitiarra. Absolutuen artean e...
Espainiako Txapleketan 10 kilometroko ibilbidea egin beharko du bi kilometroko zirkuituan Aroa Egiak. Proba Motrileko portuan izango da, domeka goizean.
«Martxako proba oso gogorra da berez, eta Portugaletekoa eta gero, 10 kilometroko bigarren lasterketa izango da Aroarentzat», azaldu dute Tximista atletismo taldeko arduradunek. Beraz, bere helburua, ikasi eta lasterketagaz gozatzea izango dela azaldu dute.